Zapaburu haurren txokoa

“Haurra, bere ahalmen fisiko zein intelektualarekin, miraria da gure aurrean. Egia hau, guraso, hezitzaile eta haurrekiko interesa duen orori zabaldu behar diogu, gizartearen oraina eta geroa hezkuntzatik, bizitza hasieratik, alda dezaketelako” María Montessori

Zer da Zapaburu?

Zapaburu familia eta hezitzaile desberdinek osatutako talde bat da, Irabazi Asmorik Gabekoa eta haurrei pedagogia aktiboan oinarritutako espazioa eskaintzea helburu bakarra duena. Espazio mota hauek, Espainia zein mundu osoan zehar daude zabalduta.
Pedagogia aktiboen helburu bakarra, ordea, haurraren ahalmena garatu eta ikasteko zein izateko aukera iraunkor eta anitzak eskaintzea da.
Hau da, haurra bere garapenaren subjektu aktibo gisa ulertzen du. Hala nola, Erik Erikson (garapen afektiboa eta aipatutako garapenarekiko ekintzak), Jean Piaget (haurraren ikasketarako interakzioaren garrantzia), Rebeca Wild (garapenaren etapa desberdinak), Carl Rogers (ikasketa esanguratsua izatearen garrantzia) eta Maria Montessoriren (gida baten bitartez eta prestatutako giroaren arabera haurrari erantzukizuna eta askatasuna ematea) ekarpenak jaso ditugu.

Horrela bada, Psikologiaren Garapenean eragin duten hainbat autoreren aportazioak jaso eta oinarri bat garatu dugu, ikuspegi global eta osatuagoa izateko asmoz. Finean, haurra den batasun eta errealitate horri erreferentzia egingo diona.
Zapaburun, haur bakoitza desberdina dela sinesten dugu eta, hortaz, bakoitzak ikasteko modu eta erritmo desberdina duena, sentitzeko eta komunikatzeko era eta izateko eta munduan sentitzeko modua.
Eskaintzen den giroa, haur bakoitzaren ahalmenak garatzeko egokituta dago. Modu indibidualean zaintzen dira, bakoitzaren estiloaren arabera. Zapaburu espazio ireki bat da. Haur guztientzat dago beti irekita, baldin eta hezitzaileek gai diren haurraren hezkuntzan kalitatezko laguntzaile izateko.

Zer eskaintzen dugu?

Zentrua izaera pribatukoa da. Laikoa, elebiduna eta bi eta sei urteko haurrak jasoko dituena, Haur Hezkuntza.
Haurra izate aktibo gisa ulertzen den unetik, etengabe hazten ari dena, bere inguru, kide zein gurasoengandik ikasten ari dena, neurri desberdinak kontuan hartzen dituen espazioa eskaintzen da (fisikoa, intelektuala eta emozionala).

Definitzen gaituzten identitate zeinuak:
  • Haurrarekiko eta bakoitzak duen erritmoarekiko errespetua.
  • Haurraren paper aktiboa hezkuntza prozesuan: interes eta jakin-minetik abiatutako ikasketak haurrarengan benetako eragina duela uste dugu. Horregatik, ahal den heinean, modu bibentzialean haurrak sortutako ikasketak bultzatuko ditugu.
  • Prestatutako espazioak: haurrak babestuta sentituko diren lekuak, beraiek izateko aukera emango diena, sentitu eta egiten dutenarekiko epaiketarik gabekoak. Material estimulatzailea eta egokia eskainiko zaie.
  • Egituratutako materiala: egunero egongo dira eskuragarri ikasketa berriak bultzatzeko materialak eskolan. Montessori materiala, bereziki.
  • Mugitzeko askatasuna: inguru eta espazio desberdinetan mugitzeko aukera izango dute haurrek, norbera sentitzeko helburuarekin eta unean egin nahi dutena aukeratzeko askatasunarekin. Maila desberdinetan, autonomia garatu eta norbere beharren jabe izaten lagunduko die. Horrela, hezitzaileen rola bakoitzaren beharrak detektatu eta babestea da.
  • Jolasa: jolasa haurraren egunerokoaren parte da. Definitzeko zaila da, haur bakoitzak objektuekiko duen harremana hartzen baita kontuan, esperientzia ludiko eta gozamen pertsonalak sortzen baititu uneak eta egoerak. Gainera, gozamenaren bidez ikasteko aukera paregabea da.
Gure espazioaren ezaugarri nagusiak hauexek dira:
  • Haur bakoitzarekiko arreta pertsonalizatua talde kopuru mugatuetan. Kopuru gehiena 9 haur hezitzaileko.
  • Adin desberdinen arteko nahasketa. John Dewey edo Maria Montessori adituek proposatutako teoriaren arabera, ikasketa kooperatiboa bultzatzen da. Teknika honen bitartez, adin txikikoak helduagoak direnei behatuz eta interrelazioa bultzatuaz. Eta helduagoak direnak txikienei laguntzeko, txikiagoak lagundu eta babesteko balio izango die.
  • Espazioaren mugimendu askea eta lan egiteko lekuaren aukeraketa, beti ere kideen onarpena izanik. Honela, haurraren autonomia eta erabakitzeko ahalmena garatuko dira.
  • Maria Montessori, Rebeca eta Mauricio Wilden metodoei jarraituta eta Celestine Freinet eta Rudolf Steiner adituen printzipio pedagogikoak kontuan izanik, interrelazioa bultzatuko duen eremua bultzatuko da.
  • Hezkuntza emozionala lantzeko garrantzia, haurraren garapen osatua emateko asmoz. Emozioen adierazpena eta haur zein hezitzaileen arteko entzumena etengabekoa izango da, haurrak dimentsio emozionala osatzeko leku babestuan senti dadin.
  • Auto arakatu, deskubritu eta esploratzeko ikaskuntza. Guzti horretarako prestatutako eta babestutako inguruan. Haurraren etapa bakoitzarekin bat datorren Montessori materiala erabiliaz.