Definitzen gaituen elementuak

Gida bakoitzaren ratioa

Banakako arreta eskaini ahal izateko gure bide-lagun bakoitzeko ratioa 9 umekoa da. Beste erara, ziur gaude ezin izango genuela ume bakoitzaren beharrak zaindu.

Ordutegi malgua

Zapaburuk 9tatik 13etara eskaintzen ditu bere ekintzak, baina gure printzipioetako bat ume bakoitzaren erritmoa errespetatzea denez, malgutasun berezia daukagu sarrerarekin. Lo egitea ezinbestekoa da hazkuntzarako, beraz, Zapaburura sartzeko ordutegi zorrotz batera behartzea ez dugu ulertzen. ( Zapaburu osatzen dugun pertsona bakoitzaren momentua errespetatzeko, goizeko lehenengo orduko batzarrean 9:00etatik 9:25etara irauten duena, muga ezartzea garrantzitsua ikusi dugu, hau da, ezin da Zapaburura sartu, momentu hau ez gelditzeko. Behin batzarra bukatu denean, sartzeko edo ateratzeko aukera dago).

Egokitzapen garaia

Egokitzapenerako ez dago aldi/denboraldi zehatzik Zapaburun, izan ere, ume bakoitzak egokitzeko denbora bat behar du. Gure esperientziaren arabera, egokitzapen ezberdinak bizi izan ditugu: batzurekin aste beteko egokitzapena bizi dugu, besteekin hilabeteko egokitzapena eta beste batzurekin aldiz, hainbat hilabetekoak izan ditugu. Hortaz, haurrak seguru sentitu arte gurasoak txikia laguntzea ezinbestekoa ikusten dugu. Horrela, pixkanaka espazioa ikertzeko ekimena izango du, eta modu honetan ikaskuntzarako harreman lagungarria sortzen, hasiko da.