Elikadura

Zapaburun elikadurarekin lotura duten bi momentu elkarbanatzen dira; hamaiketakoa eta bazkaria. Bazkaria, autokudeatuta da, beraz, Zapaburun bazkaltzeko interesatuak dauden familiak etxetik ekarriko dute bazkaria termoetan, tenperatura mantendu ahal izateko.

Hamaiketakoa aldiz, Zapaburun dauden haurren ekintza da. Astero, denontzako hamaiketakoa erostera joaten gara.  Gure kokapenak auzoko denda txikietan, ekologikoetan eta bertako produktuak erosteko aukera errazten digu. Horrela, haurrak pixkanaka elikaduraren (nutrizio osasungarria) inguruko kontzientzia pizten doaz, hau da, ez bakarrik haientzako, baizik eta, ingurumenerako eta bertako denden iraunkortasunerako ere. Horregatik, sasoiko fruta erostea, yogurtak (esnekiak eta barazkiak: soja, arroza, quinoa, kalamua) familien eskaeren arabera, fruitu lehorrak, ogitartekoak egiteko ogia, arroza, artoa eta beste zerealeko tortak jango ditugu.

Beti ere, kontuan hartuko da, familia bakoitzak erraztutako informazioa alergien, sentikortasunen eta behar berezien inguruan.

Zergatik ekologikoa, bertako produktuak eta denda txikiak?

Gaur egun sustantzia toxikoetaz inguraturik bizi gara. Airetik, uretik, arropatik, garbitzeko produktuetatik, higiene pertsonaletik, bazkaritik, besteak beste.

Haurrek ahal den neurrian, sustantzia mota hauekin harreman gutxiena edukitzea, kontuan izango dugu espazio honetan. Bestalde, familiei hau ebaztearen garrantzia helaraziko zaie.

Osasun arazo handiek jateko moduarekin eta irensten ditugun lehengai materiekin lotura dute. Horregatik, funtsezkoa ikusten dugu, elikagaia osasungarria egunekoa, naturala,  (prozesaketa industrialik gabe) eta sasoikoa izatea. Merkatu handiekin zein produktu diren sasoikoak eta zeintzuk ez galdu baita.

Janari ekologikoa, tratamenduan sustantzia kimikorik jaso ez dutenak dira, uzta handiagoak biltzeko edota landare-animalien hazkuntza prozesua azkartzeko erabili ohi dira. Duela 70 urte baino gutxiago, izaki guztiek zuten elikadura, alegia.

Zapaburuk hezkuntza globalean sinisten du, ez baita bakarrik garrantzitsua kontzeptuak ikasteko modua, baita zer ikasten den ere, ingurumena nola errespetatzen dugun, zer esan nahi duen plastiko kantitate eta janari prozesatu gutxiago kontsumitzea, nahiz eta ondoren birziklatu.

Zapore garbiak, testura ezberdinak eta gatzarekin edo azukrearekin moldatu gabeko produktuak ezagutuko dituzte.

Azukrearen gaiari arreta berezia jartzen diogu: azukre gehiegi hartuz gero, baita findutako karbono hidratuak ere edota mota guztietako edulkoratzaileak arreta faltarekin lotuak daudela esaten duten ikerketa ugari daude, baita haurren hiperaktibitatearekin, digestio arazoekin, buruko minekin, hauek jan nahi izatea eta jateari uzteaz eragiten duten antsietatearekin zerikusiak daudela diote. Arrazoi honengatik, Zapaburun jaten diren karbono hidratuak osoak izango dira, integralak, bitamina guztiekin, mineralekin eta fibrarekin. Osasunezko digestio sistema mantenduz eta honekin batera, inmunitate sistema gogor bat sortuz.

Esnekien inguruan badaude aldeko eta kontrako iritzi anitzak, beraz, Zapaburu ez da alde batean edo bestean kokatuko, hortaz, familia bakoitzaren erabakia izango da.

Haurrak osasuntsu jatea da helburua, gehigarririk gabeko elikagaiak, transgenikoak diren gantzik gabekoak edo hidrogenatuak, gehitutako azukrerik gabekoak eta zapore garbiak eta sasoikoak disfrutatzen ikastea, alegia. Batez ere, osasunerako eta jakiturirako herraminta bat eskeintzea beraien oraina eta etorkizunerako.

Erreferentziak:
La alimentación La 3ª Medicina, Dr. Jean Seignalet
Inteligencia Digestiva, Dra. Irina Matveikova
Antienvejecimiento con Nutrición Ortomolecular, Prof. Felipe Hernández Ramos
¿Qué es una dieta Sana?, Itziar González de Arriba
Sanando con alimentos Integrales, Paul Pitchford