Hizkuntzak

Egunerokotasunean Euskara da hizkuntza nagusia, orokorrean, proposamen kurrikularrak, materialen aurkezpenak, ipuinen kontaketa eta bide-lagunen arteko komunikazioa hizkuntza honetan da.

Era berean, modu naturalean hizkuntzaren barnerakuntza aproposa egiteko, txiki bakoitzaren ama-hizkuntza errespetatzen dugu. Hala, familiak euskara erabiltzen ez badu eta gaztelera bada erabiltzen den hizkuntza bakarra, hasiera batean, bide-lagunak txikiaren hizkuntzan hasiko da harremana sortzen. Pixkanaka euskara sartzen joango da, materialak eta aurkezpenak euskarara egokitzen, komunikazio elebiduna izan arte. Modu honetan, haur bakoitzak bere ama-hizkuntza erabili dezake non euskara den hizkuntza nagusia, hórrela, bera zapuztea saihestuko dugu. Pixkanaka txikiak zentzuaren bitartez, hizkuntzaren gramatika eratuko du testuinguruan dauden esaldiak osatuz.