Nor gara?

Maite Ruiz

Maite Ruiz

Pedagoga, Lehen eta Haur Hezkuntzako hezitzailea.

Nire heziketa hasi nuenetik, hezkuntza prozesu ezberdinekin harremana izateko aukera izan dut. Bizitzan zehar modu integral eta orokorrean ikaskuntzak barneratzen ditugula oinarrian hartuz, eta beti ere, pertsona bera, bere izatearekin eta inguruan daudenekin harreman sendoa badu.

Nitaz gehiago jakin nahi baduzu

Umetatik kuriosoa, jakinmin handikoa eta saltseroa izan naiz. Era berean, azkar jakin nuen besteak zaintzen jardun nahi nuela; ez nuen argi zein modutan, ezta zaintza hori zeini bideratua izango zen… hori denborarekin deskubritzen joan nintzen. Horrela Pedagogia ikasketak hasi nituen kolektibo ezberdinekin lan egiteko aukera izan nuelarik; hala nola, umeak, nerabeak, dibertsitate funtzionala zuten pertsonak, bakarrik zeuden adin-txikikoak, baztertze arriskuan zeuden gazteak… Guzti horrek gauza garrantzitsuak erakusten joan zen.

Pertsona bakoitzaren erritmoaren errespetua, gutako bakoitza gizabanako bakarra baikara eta emateko zeozer berezia baitugu.

Bidelagunen paperaren garrantzia funtsezkoa da; pertsonarekin lotura sortzea dela garrantzitsua,        bizi dituen prozesuen ulermena eta errespetua sakonak izatea.

Iraunkorrak diren ezagutzak norberaren nahietatik abiatuta egiten direnak direla, motibaziotik; hots, barnetik kanpora.

Horrela, bizipen hauei esker, hoberen jarduten nuenekin umeekin zela ulertu nuen, zirra arazten ninduten eta naute, beraien argi eta gardentasunarekin erakartzen naute, lagundu eta izaten utzi; hori zen egin nahi nuena, baina nola? Horrela, Lehen Hezkuntzako Magisteritzan, Hezkuntza Behar Berezien Aipamenean eta Haur Hezkuntza  ere formatu nintzen. Haurren bidelagun izan nahi nuen, baina eskola ez zitzaidan horretarako ingurune egokiena iruditzen… beste eskola mota batzuk ezagutzen hasi nintzen arte; Eskola Aktiboak, hauek bisitatzen eta ikusten hasi nintzen Montessori pedagogia ezagutuz. Montessori pedagogiarekin maitemindu egin nintzen, bere filosofiak eta haurtzaroarekiko begiradak nire barnean burrunba egiten zuen. Horrela izan zen, 27 urte nituela, Eskola Aktibo baten parte izan nahi nuela erabaki nuela. Haur-etxe eta haur komunitate Montessori gida gisa formatzen hasi nintzen (0-6 urte). Aldi berean, familia batzuk eta nire kide Maiderrekin batera Zapaburu bere Iruneko lehenengo egoitzan sortu genuen 2015 urtean. Pixkanaka-pixkanaka hazten, zentsu askotan, joan ginen… Entzumen Aktiboan, Besarkada bizimodu gisa…formatzen jarraitu nuen; umeen benetako beharren eta egiazko eran bidean lagundu ahal izateko erreflexio tresna erabilgarri direnak. Pilatutako esperientziari esker, familia eta irakasleei zuzendutako Montessori Pedagogia formazioak ere ematen ditugu, bai Zapaburun bertan baita ikastetxeetan ere, pedagogia hau beren egunerokotasunean darabiltenei laguntzen diegularik. Egun Donostian gaude, Zaldi Urdineko gure kideekin espazioa partekatuz. Ikasketa ugari barneratzeko balioko didan beste abentura bat.

Nire kurrikuluma

Formakuntza

  • 2010: Pedagogian lizentziatua, EHU, Donostia.
  • 2012: Lehen Hezkuntzako gradua, behar berezietan oinarrituz. UPSA, Salamanka.
  • 2014tik gaur arte: Montessori Bide laguna Haurtzaroan eta Haurren Etxean (0-6).
  • 2015: Haur Hezkuntzako gradua, UCJC, Madril.
  • 2015: Matematikak ikasten, Malena Martinekin, Tximeleta, Iruña.
  • 2016: Haurtzaroari entzute aktiboa Isabel Fusterrekin, Tximeleta, Iruña.

Esperientzia:

  • 2004-2005: Aisialdiko begiralea.
  • 2006-2007 eta 2009-2010: Jangelako begiralea Irungo ikastetxeetan.
  • 2008: Praktikak aniztasun funtzionala duten pertsonekin, Errenteria.
  • 2009: Praktikak harrera etxean, Donostia.
  • 2008:Dinamizatzailea “Zoco Programaren Zabaltze Garapena”, Kaebnai.
  • 2009, 2010, 2011: Dinamizatzailea “Hezitzaileen Hezitzaile, gazteekin lan egiteko estrategiak”. Zarautz, eta Hondarribia.
  • 2012: Praktikak laguntza gelan Irungo ikastetxean.
  • 2010: Begiralea aniztasun funtzionala duten pertsonekin, Irunen.
  • 2010: Gizarte Hezitzailea harrera etxeetan .
  • 2010-2015: Gizarte hezitzailea emantzipaziorako bitartekoetan.
  • 2013-2015: Zapaburu proiektua antolatu.
  • 2015-2016: Zapaburu proiektuan bide-laguna.

Hizkuntzak

  • Euskara: EGA.
Julia Laborra

Julia Laborra

Lehen Hezkuntzako hezitzailea.

Montessorik hitz zehatzak jarri zituen niretzat haurtzaroa zen horri;  ikasketa prozesuak zirenei ere bai. Montessorik defendatzen duen gizakien eta Lurreko beste izakien arteko interdependentzia eta interkonexioaren ideiarekin bat egiten nuen. Berak eman zidan umeak behatzeko begirada.

Nitaz gehiago jakin nahi baduzu

Garapenerako Lankidetzan urteak lanean egon eta gero, irakaskuntzaren munduan sartzea erabaki nuen. Betidanik nuen interesa mundu horretan eta horrela, Lehen Hezkuntzako Gradua ikasi nuen. Horrekin batera, bi umeren ama izan nintzen eta nire bitza hankaz gora jarri zuten, asko irakasteaz gain. Gehienbat, nire munduko begirada aldatu zuten, denboraren erabileraz ohartu nintzen eta zenbateraino gai ziren behatzeko aukera eman zidaten. Orduan iritsi ziren niregana pedagogia aktiboak eta ia kasualitatez, Maria Montessoriren hitzak.

Argi neukan hezkuntzaren munduan murgildu nahi banuen, bere begiradarekin izan behar zuela. Banekien ere horrela zela nire semeak hazteko begirada egokia. Horregatik, bere metodoan trebatu nintzen eta liburuek deskribatzen zutena ikusteko aukera izan nuen hainbat eskola bisitatuz. Zeelanda Berriko “haurren etxe” batean egin nituen praktikak, hara joan nintzen familiarekin, eta han konfirmatu ahal izan nuen bide horretatik jarraitu nahi nuela. 

Zapaburuk, beste ume batzuekin batera ibiltzen eta ikasten jarraitzeko aukera eman dit.

Nire kurrikuluma

Formakuntza

  • 2003: Giza- Zientziak eta Komunikazioa lizentziatura Donostiako Deustuko Unibertsitatean.
  • 2004: Nazioarteko Lankidetza eta Garapena masterra Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuan, Bilbo
  • 2014: Lehen Hezkuntzako Gradua Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean (UNIR)
  • 2017: Diploma in Montessori Pedagogy – Birth to Seven (Early Years Educator) L4 (Montessori Pedagogian Diploma – jaiotzetik zazpi urtera arte (Haur Hezkuntza) 4. Maila) Londreseko Montessori Centre International (MCI) zentroan

Beste formakuntza batzuk

  • 2014: Montessori hezkuntza metodoan ikastaroa, Celine Hameury (Montessori gida) Donostian. 
  • 2017: “Eduquemos en positivo- Disciplina Positiva” (Positiboki Hezten- Disziplina positiboa), Montessorizate plataforma, online ikastaroa. 
  • 2018: “Montessori Lehen Hezkuntzako giroak eta materialak”  ikastaroa, Aprender la Chispa-k emanda, Uharten (Nafarroa).
  • 2019: “Montessori 6tik 12 urtera: garapeneko 2. Planoa lagunduz (BETA bertsioa)” online ikastaroa, Montessori en Casa (Cristina Tebar). 

Esperientzia

  • 2003-2004: Nafarroako Mugarik Gabe GGKEaren garapenerako hezkuntza proiektua: ipuin kontalaria
  • 2005- 2009: medicusmundi bizkaia: komunikazio arduraduna, boluntarioen kudeaketa eta Garapenerako Hezkuntzako (GH) eta sentsibilizazioko hainbat proiekturen koordinatzailea.
  • 2009- 2012: Euskadiko GGKEen Koordinakundea: idazkaritza teknikoaren eta Gipuzkoako sareen arduraduna.
  • 2016: Praktikak “Bays Montessori- Nelson” umeen etxean, Nelsonen, Zeelanda Berrian.
  • 2018- 2019: Kima Montessori (Zarautz) zentroan boluntario 1 eta 2 urteko umeekin.

 

Hizkuntzak

  • Euskara: EGA
  • Ingelera: Advanced
Maider Ugarte

Maider Ugarte

Lehen eta Haur Hezkuntzako hezitzailea.

Eskola arruntetan izandako esperientziak, garapen intelektualari ematen zaion garrantziaz jabetzeko aukera izan nuen, eta ez hainbeste ordea, emozioen adierazpen eta gestioari, hala, haur bakoitzaren erritmoaren errespetuari.

Nitaz gehiago jakin nahi baduzu

2011.urtean ibilbide autodidakta bateri eta ikerkuntza sakonari eman nion hasiera hezkuntza aktiboaren eta haurtzaroaren errespetuzko jarraipena eskaintzearen arloan. Geroztik, hainbat kurtsoetara gerturatuz eta bai Italian eta Ingalaterran praktikak eginez, aipatutako arlo honetan sakontzeko aukera izan dut. Haur bakoitzaren ahotsa, pentsamenduak, nahiak eta beharrak entzuteko desioa nuen, hortaz, Naiara Olveira, Maite Ruiz eta gainontzeko familiekin batera Zapaburu proiektua martxan jartzeari ekin genion. Haur bakoitzaren interes propioetatik abiatuz eta ezagutzen bilaketa, nahiz esperimentazioaren bitartez, ikaskuntza barneratzen den leku bat izanik. Horrela, ezagutzak adierazgarriak eta iraunkorragoak bihurtzen dira, gerora, bizitzan eta egunerokotasunean aplikagarriak direnak.

Nire kurrikuluma

Formakuntza

  • 2010- 2012: Lehen Hezkuntzako diplomatura Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik, Gasteiz.
  • 2012-2014: Haur Hezkuntzako Gradua Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik, Donostian, Haur Hezkuntzako Tailerren espezialitate bikoitza lortuz.
  • 2015: Matematikak ikasten Malena Martinekin, Andolina eskolan, Xixonen.
  • 2016: Entzute aktiboa Isabel Fusterrekin, Tximeleta eskolan, Orcoien, Nafarroa.
  • 2016: Sormen Hezkuntza Baleuberekin, Tximeleta eskolan, Orcoien, Nafarroa.

Formakuntza gehigarria

  • 2008: Lehen Sorospenak Gurutze Gorriaren eskutik, Donostian.
  • 2008: Ureko soroslea Gurutze Gorriaren eskutik, Donostian.
  • 2009: Igeriketako begiralea Euskal Federazioaren eskutik, Donostian.
  • 2011: Garapen eta lankidetza Euskal Herriko Unibertsitatearen eta ONGD-ren eskutik, Gasteizen.

Lan esperientzia

  • 2008-2013: 6 urteko esperientzia piszina ezberdinetan sorosle eta igeriketako begirale bezala haur eta helduei.
  • 2010: Udarako udalekuetako begiralea 3 eta 4 urteko haurrekin, Lezo.
  • 2011: Eskola publiko batean praktikak 8 urteko haurrekin, Gasteiz.
  • 2012: Eskola estatal batean praktikak 7 urteko haurrekin, Reggio Emilia, Italia.
  • 2012: Haurren etxean praktikak 3-6 urte bitarteko haurrekin, Reggio Emilia, Italia.
  • 2012: Loris Malaguzzi-ren zentro sozialera bisitak, Reggio Emilia, Italia.
  • 2013: Euskarazko irakaslea eskola pribatu batean 6-9 urte bitarteko haurrekin, Aiete.
  • 2014: Eskola Montessori batean praktikak 3-6 urte bitarteko haurrekin, Sheffield, Ingalaterra.
  • 2014: Zapaburu Proiektua martxan jarri.
  • 2015: Ingeleseko irakaslea eskola publiko batean 3-12 urte bitarteko haurrekin, Pasai Trintxerpe.
  • 2015: Ingeleseko irakaslea helduekin Cebanc-en, Donostia.

Hizkuntzak

  • 2012: Euskara, EGA.
  • 2012: Italianoa, B1.
  • 2014: Ingelesa, FIRST.
Elixabet Perez Cazabon

Elixabet Perez Cazabon

Artista, hezitzaile eta arteterapeuta

Txikitatik interesatu izan zaizkit esperientzia kontenplatibo, artistiko eta elaboratzaileak.

Gaur egun, nire lan jardunak ARTEA, PSIKOLOGIA eta HEZKUNTZAren eremuak uztartzen ditu, alde batetik Arteterapeuta gisa lan egiten dudalarik, eta bestetik, Zapaburu Hezkuntza Proiektuan parte hartzen dudalarik gainbegiraketa lanetan, Gurasoentzako Laguntza eta Orientazio zerbitzua eramaten eta eskolako haurrekin Sormen Tailerrak egiten.

Bestalde, nire bide artistikoa jorratzen dut, margolari modura batik bat.

Nitaz gehiago jakin nahi baduzu

ARTE EDERRETAKO karrera egin nuen, eta honi esker nire barne konexioa berriro ere finkatzen hasi zen. Alde batetik, eguneroko frekuentzia artistiko batetan arituta, nire zentzumenak findu zirelako, nire adierazpen praktika indartu zelako, eta baliabideen bilaketa batetan murgildu nintzelako, aukerez jositako mundu bat irekiz. Eta bestalde, honekin batera, garai honetan sekulako krisi pertsonala bizitu nuelako, nire soma zartatzen hasiaz. Honek, neure burua begiratzera, sentitzera eta ulertzera bultzatu ninduen, modu honetara iada balio ez zitzaizkidan funtzionamenduez desegin eta berriak sortuaz, osasuntsu eta onuragarriagoak. Hori guztia, terapia baten laguntzaz eraman ahal izan nuen aurrera. Hauxe beraz, BER-KONEXIO ETA SORMEN garai bat izan zen bete-betean.

Lizentziatu ostean, hezkuntza eta kulturaren alorretan aritu nintzen lanean, artea eta bizikidetzaren inguruko eskola proiektuetan, baita museoko gida modura, ipuin kontalari, haurrentzako tailerrak eginaz eta bi kiderekin batera, empresa soziokultural bat sortuaz. Konturatzen nintzen pertsonen artean ze nolako aberastasuna sortzen zen artea edo begirada artistikoaren bitartez gauza sutilekin, sentsitiboekin, emozionalekin eta pertzeptiboekin konektatzen genuenean. Oso gauza primario batetara itzultzea zela sentitzen nuen, jaiotzetik indarrean duguna. Hori dela eta, pertsonon garapenaren ulermenean gehiago sakontzearen grinaz, ikasten jarraitzea erabaki nuen, HAUR HEZKUNTZA ikasiaz. Honi esker, haur garapenaren inguruko JAKINTZA ETA KONTZIENTZIA zabalago bat neureganatu nuen, haurtzarotik igarotzen garenean denok ditugun beharrez ohartu eta honen arabera helduaroan gera daitezkeen aztarnak hobeto ulertuaz. Baina, ikasketak bukatuta eta eskoletan izandako bizipenak kontutan hartuta, berriz ere pentsamendu berdinera itzultzen nintzen: ze nolako zailtasunak ditugun helduok geure buruarekin eta izan garen haurrarekin konektatzeko, eta ze nolako “distantzian” jartzen gaituen honek, haurrekin harremantzen garenean. Orduan eta argiago ikusten nuen, helduok, geure burua begiratzetik eta ulertzetik hasi beharra dugula, horretarako, ezinbestekoa izanda gelditzea. Bide honetan gehiago barneratzeko intentzioz, TERAPIA KORPORAL ETA ARTISTIKOEN ikasketekin jarraitu nuen. Honek, pertsonen barne zein kanpo interakzioak XEHETASUN HAUNDIAGOZ ULERTZEA eta BALIABIDE SORTZAILEAK HELBURU HONETARANTZ bideratzea ahalbidetu zidan. Ikasketa hauek bukatuta, arteterapeuta modura lanean hasi nintzen Donostiako San Juan de Dios Ospitale psikiatrikoan, eta epe baten buruan, lankide psikoterapeuta bat eta biok, hitzezko zein sormenezko esku-hartze psikoterapeutikoen proiektu bat sortu genuen. Jarraian, Psikologiako Fakultatean, Erakundeen Psikologia eta Esku-Hartze Psikosozialeko masterra gauzatu nuen, baita Teknika Aktibo eta Psikodramako hastapenen formakuntza eta Mexikoko Prekop Institutuak eskainitako Kontentzioaren inguruko formakuntza ere.

ARTEA, HEZKUNTZA eta PSIKOLOGIAK elkarlanean eta modu integratuan funtzionatzen zuten ikuspegi eta lan egiteko era batetara iritsia nintzen.

Bide honetan, nire barne ezagutza zein formakuntza, funtzionamendu etengabean mantentzen ditudan bilaketa prozesuak dira. Betidanik barne motibazio bat izateaz gain, dagozkidan koherentzia eta ardura profesionalaren parte ere badirela ulertzen baitut.

Modu honetara, profesionalki aurrera daramadan jardunean oso presente dago norbere buruarekiko konexio bilaketa eta besteekiko komunikazio zuzen eta argi baten lanketa, ahalik eta gertutasunezko enfoke humano eta natural batetik eginaz. Hala, xumetasunaren, isiltasunaren eta geldiagotasunaren baloreetan oinarrituta, zentzumenek, emozioek eta gorputzak, dagozkien lekua berreskuratzen ahalegintzen naiz, garunaren deskongestioa ahalbidetuz, pentsamendua argitu eta ordenatu dezakegularik…, finean, bizi esperientzia orekatuago baten alde.

Nire kurrikuluma

Formakuntza

  • 2019               

El Abrazo como forma de vida.

Kontentzioaren teoria eta praktika (Jirina Prekop).

Heziketa emozionala eta komunikazio adimena familian.

Mexikoko Prekop Institutua. Espacio Mertxe Blanco (Iruñea).

  • 2016               

Erakundeen Psikologia eta Esku-Hartze Psikosoziala.

EHU-ko masterra. Psikologiako fakultatea (Donostia).

  • 2014              

Terapia Korporal eta Artistikoak.

EHU-ko Neurozientzia Sailak, AMSA-k eta OME-k (Osasun Mentalaren

Elkartea-Asoc. de Salud Mental y Psiquiatría Comunitaria) antolatutako

posgraduko kurtsoa. AMSA (Bilbo).

Dantza mugimendu terapia, arteterapia eta musikoterapiako praktikak.

  Haur Hezkuntza.

Goi-mailako teknikari titulua. Easo Politeknikoa (Donostia).

 

  • 2008              

Arte Ederrak.

 EHU-ko Arte Ederretako Fakultatean lizentziatua (Leioa).

Heziketa artistikoa eta artearen didaktikan praktikak 8-9 urteko haurrekin.

 

Formakuntza gehigarria

  • 2019             

“Teoría y práctica psicoanalítica en la actualidad”

Teresa Olmos (psikoanalista). Donostia.

 “La función paterna y la masculinidad”

Antón del Olmo (psikoanalista). Donostia.

  “Cuerpo y masculinidad”

Sabin Aduriz (psikoanalista). Donostia.

 

  • 2018             

“El acceso a la feminidad en la adolescencia y los tópicos de hoy”

Margarita Amigo (psikoanalista). Donostia.

  “Amor y pasión adolescente”

Milagros Cid (psikoanalista). Donostia.

 “La desautorización de Edipo en la locura de amor”

Beatriz Rolán (psikoanalista). Donostia.

 “Identidad de género e infancia”

Jacques André (psikoanalista). Bilbo.

  “El amor  en neurosis y psicosis”

Juan Francisco Artaloytia (psikoanalista). Donostia.

   “Maternidad y Paternidad, responsabilidad de todos”

Laura Gutman (psikoterapeuta). Zumaia.

 

  • 2017             

“Reflexiones sobre la psicosis en la infancia”

Amparo Escrivá (psikoanalista). Donostia.

  “Psicoanálisis infantil”

Alberto Carrión (psikoanalista). Donostia.

  • 2016              

Jornada con Peter Fonagy” (psikoanalista). Bilbo.

  “¿De qué tienen miedo los niños?”

Bernard Nominé (psikiatra eta psikoanalista). Donostia.

  “De la cuna al asilo ¿cuál es el futuro de la salud mental en Europa?”

José Guimón, Celso Arango, Elena Serrano-Drozdowskvyj, Covadonga

Martínez, Enrique Echeburúa, Luis Rojas Marcos… Bilbo.

  “Introducción a Técnicas Activas para la conducción Grupal”

Mercedes Lezaun (pedagogo, psikoterapeuta eta psikodramatista).

Iruñea.

  • 2015              

“Convivir con los miedos”

 Jorge L.Tizón (psikiatra, neurologo, psikologo eta psikoanalista). Donostia.

 “Cuanto menos, más. Cómo leer, analizar y escribir microrrelatos”          

Mariasun Landa (idazlea). Donostia.

  • 2014              

Reggio Emilia-ko 0-3 Udal Haur Eskolak”

Hik Hasi-k antolatua. Donostia.

  “Observación sistemática de la educadora Pikler-Lóczy. Cuando educar  empieza por cuidar”

Eva Kalló, Judith Kelemen eta Anna Tardós. Donostia.

 “Educar para los conflictos desde el humor y la risa (prevención, afrontamiento y resolución)”

Germán Payo Losa (Educahumor). Donostia.

 “Los Malos del Cuento: Cómo sobrevivir entre personas tóxicas”

Espido Freire (idazlea). Donostia.

 “Haur Hezkuntzako Tailerrak”

Nere Inda, Cristina Goñi, Hijas de Jesus (adimen anitza), Malu Elosegi

(PRH), Lauka (tratu txarrak), Bidegin (dolua), Summa Aldapeta (Arno

Stern), Kattuka (Pikler). Donostia.

 

  • 2013             

“¿Qué pasa dentro del aula? Propuestas para mejorar la vida escolar”.

Paulí Dávila, Jaume Carbonell, José Contreras, Jurjo Torres, Rosa

Marchena, Francisco Luna. Donostia.

 “Psicología positiva”

Luis Rojas Marcos (psikiatra). Donostia.

 “Jornadas sobre educación museística y pedagogías culturales”

Fernando Hernández Hernández (Bartzelonako Arte Ederretako Fakultatea). Donostia.

 

  • 2009                

“I Simposium de Terapias Corporales y Artísticas”

EHU-ko Psikiatria Arloak, Neurozientzia Sailak eta Medikuntza

Fakultateak antolatua. Bilboko Basurto Ospitalea.

 

2008               “Necesidades afectivas en los primeros años de vida: aspectos

                         psicobiológicos y sociales”

Juncal Echeverria Lecuona, Gabriel Saitua Iturriaga, Carlos González,

Alberto Lasa Zulueta, Rosa Jové i Montanyola, Francisco Palacio Espasa.

Donostia.

 

  • 2008               

“Optimismo para una vida mejor”

Bernabé Tierno. Donostia.

 “Oteicianas. El universo-Oteiza desde caminos inhabituales”

 Jurgi San Pedro. Arteleku, Donostia.                              

 

  • 2000/03          

Txalaparta.

Koldo eta Xabier Sorzabalbere-ren eskutik. Amuteko Txalaparta Eskola,

Hondarribia.

 

  • 2000               

Londresko Gildhall School of Music and Drama-ko pianoko titulua.

 

  • 1992/00         

Solfeo, piano eta armoniako ikasketak.

Oiartzungo Ibargain Musika Eskola eta Irungo Musika Eskola.

 

Lan esperientzia

2020tik            Gainbegiraketa lanak Zapaburu Hezkuntza Proiektuan.

Zapaburu Eskola. Donostia.

 

2017tik             Sormen tailerrak haur hezkuntzan.

Zapaburu Eskola. Donostia.

 

2014tik             Arteterapeuta.

Haur, nerabe eta helduekin. Bakarka/familian/taldean. Donostia.

 

2016/20           Arte eta Sormen tailerrak lehen hezkuntzan.

Zuhaizti eskola publikoa. Donostia.

 

2016                 Arteterapiako esku-hartzea Haur Hezkuntzan.

SUMMA Aldapeta Ikastetxea. Donostia.

 

2015                 Ipuin eta sormen tailerrak 3 urtetik aurrerako haurrekin.

Aduna, Alkiza eta Larraulgo Udal Liburutegiak.

 

2015                 Egonaldiak 5 urteko haurrarekin.

Amarengandik banatzeko eta sozializatzeko zailtasunak. Donostia.

 

2015                 Haur Hezkuntza.

0-1 urteko tutore ordezkapena.

SUMMA Aldapeta Ikastetxea. Donostia.

 

2013/14          Haur literatura (Bularretik Mintzora) eta sormen tailerrak 3 urtetik

aurrerako haurrekin. Errenteriako Udal Liburutegia.

 

2011/13          “Dakusat” enpresa soziokulturalaren sormena.

Museoko gida.

Museoko eskaintza didaktikorako tailer artistikoak sortu eta gauzatu.

Donostiako San Telmo Museoa.

 

2012                Mari Salda pertsonaiaren eskaiolazko burua gauzatu.

Elikadura ohitura osasungarrien inguruko Kutxako Gizarte Ekintzaren

kanpaina (Gaztetxoen Elkarteko Albuma). Donostia.

 

2009/11          Donostiako Historiaren inguruko bisita gidatuak kaleetatik barna.

Donostiako San Telmo Museoak antolatua.

 

2010/12          Fundación Yehudi Menuhin España (FYME)-ko kolaboratzaile

Mus-e Proiektuan.

Heziketa artistikoa eta elkarbizitza balioak 7-10 urte bitarteko haurrekin.

Herrera eta Katalin Erauso ikastetxe publikoak. Donostia.

 

2011                Udaleku irekietako begiralea 4-9 urte bitarteko haurrekin.

Kutxako Gaztetxoen Elkartea. Donostia.

 

2010                Udaleku irekietako begiralea 6-9 urte bitarteko haurrekin.

Kutxako Gaztetxoen Elkartea. Donostia.

 

2009/10          Haur baten zaintzaile, urte eta erdi zituenetik bi urte eta erdi

zituenerarte.

 

2001/03         Txalapartako irakasle.

 

Hizkuntzak

2003                Euskara (ama hizkuntza), EGA.