Nor gara?

Maite Ruiz

Maite Ruiz

Pedagoga, Lehen eta Haur Hezkuntzako hezitzailea.

Nire heziketa hasi nuenetik, hezkuntza prozesu ezberdinekin harremana izateko aukera izan dut. Bizitzan zehar modu integral eta orokorrean ikaskuntzak barneratzen ditugula oinarrian hartuz, eta beti ere, pertsona bera, bere izatearekin eta inguruan daudenekin harreman sendoa badu.

Nitaz gehiago jakin nahi baduzu

Batetik, gazte taldeekin lan egiteko interesa piztu zitzaidan eta bestetik, mugikortasun proiektuekin lan egiten eta, hezkuntza ez formalean hezitzaileak eratzen hasi nintzen. Era berean, nire bidea sortzen, gaitasun ezberdinak topatzen, haur, nerabe eta gazteekin lan egiten jarraitu nuen. Ondoren, ausardiaz gizarteratzeko beharrezkoak diren emozioen eraikuntza, konfidantza eta denbora oinarritzat duten harrera etxe eta eguneko zentroetan aritu nintzen.

Modu honetan, pertsonen garapenean laguntzeko haurtzarora jo behar nuela sentitu nuen. Garai honetan, gehiegizko garapena ematen den momentua baita, hau da, gaur garenak; gizakia, alegia. Ohiko hezkuntza sisteman ematen diren formekin ez nintzen eroso sentitu, beraz, egiteko, harremantzeko, begiratzeko eta hezitzeko beste modu ezberdinen ikerketarekin hasi nintzen. Ikerketa horretan, Andolinarekin topo egin nuen, umeentzako hazteko toki zoragarria dela ezagutuz. Horrela, beste esperientzia ezberdinak ezagutzen jarraitu nuen eta desikasten eta ikasten hasi nintzen hainbat kurtsoen bitartez, hala nola, Montessori bide lagun bezala, gaur egun jarraitzen dudan formakuntzarekin.

Honekin batera, gure Zapaburu Proiektua eratzen hasi ginen Maider Ugarte, Naiara Olveira eta beste familia batzurekin batera.  Begirada eta heziketa  ezberdin bat eskaintzeko asmoz, non, umearen garapen integrala eta barneko interesak asetzea helburu duen tokia. 2015ean Zapaburuko ateak ireki genituen, aukeratzeko, espresatzeko eta sentitzeko leku aproposa.

Nire kurrikuluma

Formakuntza

  • 2010: Pedagogian lizentziatua, EHU, Donostia.
  • 2012: Lehen Hezkuntzako gradua, behar berezietan oinarrituz. UPSA, Salamanka.
  • 2014tik gaur arte: Montessori Bide laguna Haurtzaroan eta Haurren Etxean (0-6).
  • 2015: Haur Hezkuntzako gradua, UCJC, Madril.
  • 2015: Matematikak ikasten, Malena Martinekin, Tximeleta, Iruña.
  • 2016: Haurtzaroari entzute aktiboa Isabel Fusterrekin, Tximeleta, Iruña.

Esperientzia:

  • 2004-2005: Aisialdiko begiralea.
  • 2006-2007 eta 2009-2010: Jangelako begiralea Irungo ikastetxeetan.
  • 2008: Praktikak aniztasun funtzionala duten pertsonekin, Errenteria.
  • 2009: Praktikak harrera etxean, Donostia.
  • 2008:Dinamizatzailea “Zoco Programaren Zabaltze Garapena”, Kaebnai.
  • 2009, 2010, 2011: Dinamizatzailea “Hezitzaileen Hezitzaile, gazteekin lan egiteko estrategiak”. Zarautz, eta Hondarribia.
  • 2012: Praktikak laguntza gelan Irungo ikastetxean.
  • 2010: Begiralea aniztasun funtzionala duten pertsonekin, Irunen.
  • 2010: Gizarte Hezitzailea harrera etxeetan .
  • 2010-2015: Gizarte hezitzailea emantzipaziorako bitartekoetan.
  • 2013-2015: Zapaburu proiektua antolatu.
  • 2015-2016: Zapaburu proiektuan bide-laguna.

Hizkuntzak

  • Euskara: EGA.
Maider Ugarte

Maider Ugarte

Lehen eta Haur Hezkuntzako hezitzailea.

Eskola arruntetan izandako esperientziak, garapen intelektualari ematen zaion garrantziaz jabetzeko aukera izan nuen, eta ez hainbeste ordea, emozioen adierazpen eta gestioari, hala, haur bakoitzaren erritmoaren errespetuari.

Nitaz gehiago jakin nahi baduzu

2011.urtean ibilbide autodidakta bateri eta ikerkuntza sakonari eman nion hasiera hezkuntza aktiboaren eta haurtzaroaren errespetuzko jarraipena eskaintzearen arloan. Geroztik, hainbat kurtsoetara gerturatuz eta bai Italian eta Ingalaterran praktikak eginez, aipatutako arlo honetan sakontzeko aukera izan dut. Haur bakoitzaren ahotsa, pentsamenduak, nahiak eta beharrak entzuteko desioa nuen, hortaz, Naiara Olveira, Maite Ruiz eta gainontzeko familiekin batera Zapaburu proiektua martxan jartzeari ekin genion. Haur bakoitzaren interes propioetatik abiatuz eta ezagutzen bilaketa, nahiz esperimentazioaren bitartez, ikaskuntza barneratzen den leku bat izanik. Horrela, ezagutzak adierazgarriak eta iraunkorragoak bihurtzen dira, gerora, bizitzan eta egunerokotasunean aplikagarriak direnak.

Nire kurrikuluma

Formakuntza

  • 2010- 2012: Lehen Hezkuntzako diplomatura Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik, Gasteiz.
  • 2012-2014: Haur Hezkuntzako Gradua Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik, Donostian, Haur Hezkuntzako Tailerren espezialitate bikoitza lortuz.
  • 2015: Matematikak ikasten Malena Martinekin, Andolina eskolan, Xixonen.
  • 2016: Entzute aktiboa Isabel Fusterrekin, Tximeleta eskolan, Orcoien, Nafarroa.
  • 2016: Sormen Hezkuntza Baleuberekin, Tximeleta eskolan, Orcoien, Nafarroa.

Formakuntza gehigarria

  • 2008: Lehen Sorospenak Gurutze Gorriaren eskutik, Donostian.
  • 2008: Ureko soroslea Gurutze Gorriaren eskutik, Donostian.
  • 2009: Igeriketako begiralea Euskal Federazioaren eskutik, Donostian.
  • 2011: Garapen eta lankidetza Euskal Herriko Unibertsitatearen eta ONGD-ren eskutik, Gasteizen.

Lan esperientzia

  • 2008-2013: 6 urteko esperientzia piszina ezberdinetan sorosle eta igeriketako begirale bezala haur eta helduei.
  • 2010: Udarako udalekuetako begiralea 3 eta 4 urteko haurrekin, Lezo.
  • 2011: Eskola publiko batean praktikak 8 urteko haurrekin, Gasteiz.
  • 2012: Eskola estatal batean praktikak 7 urteko haurrekin, Reggio Emilia, Italia.
  • 2012: Haurren etxean praktikak 3-6 urte bitarteko haurrekin, Reggio Emilia, Italia.
  • 2012: Loris Malaguzzi-ren zentro sozialera bisitak, Reggio Emilia, Italia.
  • 2013: Euskarazko irakaslea eskola pribatu batean 6-9 urte bitarteko haurrekin, Aiete.
  • 2014: Eskola Montessori batean praktikak 3-6 urte bitarteko haurrekin, Sheffield, Ingalaterra.
  • 2014: Zapaburu Proiektua martxan jarri.
  • 2015: Ingeleseko irakaslea eskola publiko batean 3-12 urte bitarteko haurrekin, Pasai Trintxerpe.
  • 2015: Ingeleseko irakaslea helduekin Cebanc-en, Donostia.

Hizkuntzak

  • 2012: Euskara, EGA.
  • 2012: Italianoa, B1.
  • 2014: Ingelesa, FIRST.