Ohiko galderak

Sortzen ari zaizkizun zalantzak argitzen saiatuko gara.

Pedagogia aktiboak zein onura eskaintzen ditu?

Bizitzaren lehenengo urtetik sei urtetara, gutxi gora behera, haurraren garunak ahalmen handia du esfortzurik gabe informazioa jasotzeko. Hortaz, haurraren etorkizunean eta bere bizitza guztian erabilgarriak izango dituenak ikasiko ditu urte hauetan. Garrantzia handia izango dute beraz, mugimenduaren garapenak, artistikoak, intelektualak, autoestimuarenak… Eta hortaz, konzentratzeko eta erabakiak hartzeko abileziak, independentzia fisikoaren konkistak, kanpoko onarpenik behar ez duten ekintzak aurrera ateratzeak, deskubritu eta ikasteko nahia eta maitasuna garatzeak…

Nola ebaluatzen da haurraren hezkuntza?

Ez da nota bidez kalifikatzen. Notak ez baitu ordezkatzen haurrak garatu dituen abilezia guztiak. Ebaluazio sistema nagusia behaketarena da, prozesu pertsonala eta haurraren erritmoak hartzen baitugu kontuan. Hezitzaileak, gurasoekin elkartu ohi dira haurraren garapenaz mintzatzeko.

Zergatik nahasi 2 eta 6 bitarteko haurrak?

Adin desberdinen arteko nahasketak komunikatzeko zein sozializatzeko abileziak garatzen ditu eta kooperazioa sustatu. Haur bakoitzak bere erritmoan lan egiten duen arren, komunitate txiki baten parte dira eta gizarteratzen eta kolaboratzen ikasten dute. Kasu askotan, helduenek txikienei laguntzen diete eta txikienek helduenak behatuz ikasten dute. Era berean, besteekiko errespetua, kortesia, laguntasuna eta konfiantza sustatzen dira.

Nola egiten da haurraren egokitzapena?

Egokitze aldia norberaren erritmoaren araberakoa izango da. Batek egunak beharko ditu eta besteak hilabeteak. Ikaste prozesua arrakastatsua izan dadin, segurtasunaren sentimendua garatzea ezinbestekoa da, banaketaren momentutik. Haur bakoitzaren heldutasun prozesua errespetatu behar dugu, erritmo eta behar indibidualen arabera. Hortaz, egokitzapen prozesua ez da berdina izango bata eta bestearentzat. Kasu honetan, PAZIENTZIA beharrezkoa izango da egokitzapena ahalik eta naturalena izan dadin.
Zapaburun 2 urteko haurrak ongi etorriak dira,baldin eta, erreferente familiar batekin, egokitzapen natural bat egiteko aukera ikusten badugu. Adin honetan lotura eta nitasunarekin daude eta hori maitatua eta zaindua behar du izan. Erreferenteak eskolan haientzako prestaturiko esparru batean egon  beharko dira, haurrek nahi duten guztitan haiengana jo ahal izateko. Haurra erreferentea joateko prest azaltzen denean, egokitzapena amaitu egingo da. Hala ere, kontuan hartu behar da, egokitzapenak bere atzerapenak izan ditzakeela eta hortaz, berriro ere aurreko egoerara itzul gaitezkeela.

Nire haurrak, gerora, eskola konbentzional batean egokitzeko aukera izango al du?

Adin goiztiarrez pedagogia aktiboan parte hartu duen haurra erabakiak hartzera, arazoak konpontzera, eta independenteki lan egitera bideratua dago, besteekin kooperatzearekin batera. Abilezia guztiak etorkizuneko hezkuntza konbentzionala zein alternatibo batean apikatzeko tresna izango ditu. Gainera, aurrez aipatutako ekintza guztiek haurra bere buruarekiko konfidantza handian heztea lortuko dute, aldaketak ere ongi hartzen lagunduko diena.

Ba al ditu mugak hezkuntza aktiboak?

Bai. Espazio bakoitzean ematen diren eskaintzen artean aukeratu ahal izango du bakoitzak, baina limiteak ere badaude, elkarbizitzarako beharrezkoak direnak: inguruarekiko, kideekiko eta norberarekiko errespetua. Muga hauek beharrezkoak dira norberari segurtasuna eman eta elkarrekin ongi bizitzeko.

Nola gainditzen dira gatazkak?

Gatazka, elkarrekin bizi direnen arteko egoera natural gisa ulertzen dugu. Elkarri entzun eta gertatutakoa bakoitzak nola bizi duen esateari emango diogu garrantzia. Epaitu gabe, segurtasuna bermatuz, bere azalean jarriz, begietara begira… Horrela, emozio guztiak mahai gainean jarriko ditugu; entzumena eta adierazpena bultzatu eta ez komunikazio agresiboa.

Nola ikasten dute idazten eta irakurtzen? Eta matematikak?

Haurrak bere estimuloak garatuko ditu, baina etengabe daude presente material matematikoak, idatzi eta irakurtzekoak. Horiek ere estimuluz hartzen ikasiko dute. Badakigu haur bakoitza desberdina den heinean, kezka partikularrak izango dituztela, hortaz, bakoitzak bere heldutze prozesuan eta gai horietarako prest azaltzen doazen heinean joango dira garatzen. Hau ez da egun batetik bestera gertatuko, lehenik beste hamaika ekintza garatuko baitituzte. Idatzi eta irakurtzeko, adibidez, eskua garatuko dute lehenik eta harekin erlazionatutako mugimenduak. Matematika ikasteko, ordea, pentsamenduaren arrazonamendu logikoa garatuko da, eguneroko ekintza guztietan presente egongo dena: kausa-efektu harremanak, multzokako harremanak… Horiek garatuko dira lehenik abilezia handi horietara iristeko.