Ikasketa prozesua

Zapaburu eskolak Montessori metodologia du oinarri. Pedagogia eredu honek errespetua, adierazpen askatasuna, auto-heziketa eta zentzu eta mugimenduaren bitartez lortutako garapen intelektuala ditu erro nagusi. Haur bakoitzak bere behar eta erritmoen arabera ikasten du eta horretarako, bere potentzial intelektual, sozial eta emozionalak garatzen lagunduko dion espazio bat prestatu dugu arretaz.