Txokoak

Bizitza praktikoa
Egunerokotasunean burutzen diren ariketek autonomia, autoestimua, eta norbere buruarekiko segurtasuna garatzea dute helburu, ordenaren zentzua, kontzentrazioa eta mugimenduen koordinazioarekin batera.
Bertan honako ariketak burutu daitezke:
- Aurretiazko ariketak: txokoan nola ibili, aulkia nola mugitu edo objektuak nola mugitu espazioan zehar.
- Barne eta kanpo espazioen zaintza: landare bat zaindu, mahaia garbitu, ura ontziz aldatu edo itxiera ezberdineko objektuak ireki eta itxi.
- Ardura pertsonala: jantzi, eskuak garbitu, orraztu.
- Harreman sozialak: jokamolde egokiak eta eguneroko kortesia-arauen aplikazioa, besteak beste, nola agurtu, txanda itxaron, kideak errespetatu, tonu egokian hitz egin, etab.

Zentzumenen txokoa
Espazio honen helburua haurren zentzumenak garatu eta fintzea da. Bertan topa daitezkeen materialak landu nahi den zentzumen motaren arabera daude antolatutak: usaimena eta dastamena, ikusmena, entzumena edo ukimena. Material hauek (dorre arrosa edo eskailera marroia adibidez) dimentsioekin, koloreekin eta soinuekin esperimentatu eta ikasteko aukera paregabea eskaintzen diete umeei. Oso esperientzia aberasgarria da hau, mugimendu eta zentzumenen bidez aztertzen bait dute ingurua.

Matematikak
Espazio honen xedea matematika manipulatibo bibentzialaren bitartez trebetasun matematikoa garatzea da. Helburu honetarako diseinatu diren materialak erabiliz, haurren garunak kontzeptu matematiko abstraktuak xurga ditzake esfortzu handirik gabe. Material hauen artean erabilpen kaxa, lixazko zenbakiak edo listoi zenbakiak topa ditzazkegu.

Hizkuntza
Espazio honek hizkuntzaren garapena eta irakurmen eta idazketarako prestakuntza ditu helburu. Irakurketa eta idaztea jarduera konplexuak dira,, hori dela eta, espazio honek mugimendu finak garatzeko (esku-begi koordinazioa, pintza mugimendua) bereziki diseinatutako materialak ditu. Baita ahalmen intelektuala garatzen lagunduko dutenak ere, besteak beste, atentzioa hobetu edo pertsona eta objektuak izenekin eta fonema bere sinboloarekin erlazionatzen ikasteko materialak. Bereziki diseinatutako material hauen artean lixazko letrak, letrak marrazteko ondar kaxa edo alfabeto mugikorra topa ditzazkegu.

Saltogela
Gela honetan haurren mugimendu askea eta jolas sinbolikoen sormen gaitasuna lantzen dugu. Saltogelan umeek mugimendu zabalak egiteko aukera izango dute, adibidez korrika, saltoak, oreka jolasak kulunka, besteak beste. Mugimendu hauen bitartez gorputz atal bakoitza indartu, gorputzaren kontrola lortu, bizkortasuna eta oreka landu edo gorputz adierazpena sustatu nahi da.

Artea
Artea Arno Sternek proposatutako “hezkuntza sortzailearen” legeetan oinarritzen da. Haur bakoitzak bere energia sortzailea modu aske batean adierazteko espazioa da hau, epai, lehiakortasun edo aurrez finkatutako eredurik gabea. Haurrek pintzel zein hatzekin marrazteko, koloreak nahastu edo plastilina eta buztinarekin moldeatzeko aukera izango dute.